Garrantzizko lekuak / Donostiako Aquarium

Hiria : Donostia - San Sebastián


Donostia-San Sebastiáneko Aquarium-Itsas Jauregia 1928an inauguratu zen, Gipuzkoako Ozeanografia Elkartea ren (GOE) ekimenez. Izatez, Espainiako estatuan natur zientzietako lehen museoa izan zen.

Donostia
ko arrantza-portuaren muturrean dagoen gaur egungo Aquariumaren egoitza 1925ean hasi ziren eraikitzen , hain justu Pasealeku Berria inauguratu berri zenean. Hiru urte beranduago Juan Carlos Guerra-k diseinatutako eraikin gogoangarriaren ateak ireki ziren, eta tradizionalki hiriko atrakziorik bisitatuena izan da: ireki zenetik 12 milioi pertsonek bisitatu dute.

Gipuzkoako Ozeanografia Elkartea 1908an inauguratu zenetik, itsaspeko bizitzaren erakusketak baino harago doazen proiektu anitz bultzatu ditu erakunde honek. Urteek aurrera egin ahala gizarte modernoak behar horietako askori erantzuna eman badio ere, gaur egun GOE eta bere Aquariumak grina dibulgatzaileari eusten diete, zientziaren aurrerakadan laguntzeko konpromisoari eta ingurumenaren alorreko arazoen inguruan sentsibilizatzeko apustu sendoa egiten jarraitzen dute.

1998an inauguratu zen Aquarium aren hedapena, eta bere ibilbidearen inflexio-puntu izan zen. Espazioa zerbitzu eta instalazio ikusgarriekin (horien artean azpimarragarriena da tunel batek zeharkatzen duen 1.800.000 litroko andela) handitzeaz gain, birgaitze honekin Erakundearen xedeari behin betiko bultzada eman zitzaion.

2002. urtean GOEk Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioa (GOF) sortu zuen, etorkizunari irmotasun handiagoa emateko asmoz. Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioak GOEren xedea eta ikuspuntua bere gain hartu eta sustatu ditu.

Une hauetan, Erakundea bere eraikinak guztiz berritzea posible izango duen proiektu batean murgilduta dago




Plaza Carlos Blasco de Imaz / Donostia-San Sebastián C.P. 20003
Tlf.:: 943 44 00 99


Informazio gehiago


Argazkiak Donostiako Aquarium

Aquariumss 1 Aquariumss 2 Aquariumss 3 Aquariumss 4 Aquariumss 5 Aquariumss 6 Aquariumss 7 Aquariumss 8