Hondarribia- Cultura, Turismo, Gastronomía
Hondarribiko Hirigunea Historikoa
Senderismo y Deportes en general
Agenda Cultural, Fiestas y Tradiciones
Historia y Patrimonio Cultural
Hiria : Aia
Iturrarran, Pagoetako Informazio eta Interpretazio Zentrua da. Bertan Parkeari buruzko maketa, ikus entzutekoa eta erakusketa daude ikusgai, foileto, plano eta liburuak eskuragarri, eta monitoreak inguruan kokatu, honen berri eman edota ibilaldiak azaltzeko. Kanpoalde ederreko baserria da eta bere birgaiketan agerian utzi zen haritz oholez osatutako egitura ikusgarria.
Iturrarango Lorategi Botanikoa Pagoeta ko Parke Naturalaren barruan eta hango Interpretazio Zentroaren ondoan aurkitzen da, GI-2631 errepidearen albo batean. 25 hektarea ditu, horietatik 15 bertako zuhaitzak.
Lorategiko lehen landaketak 1986ko neguan egin ziren, eta urtero landare berriak gehitzen dizkiote. Bai lorategiaren barnean eta baita inguruan ere landaretza autoktonoko zuhaiztiak daude, haritz, gaztainondo, arte eta abarrez osatuak. Orain bertan 3500 taxon baino gehiago daude, gehienak zuhaitzak eta zuhaixkak, eta badago arriskuan dauden Euskal Herriko landareen bilduma bat ere.
Iturrarango Lorategi Botanikoko klima onari esker, mundu guztiko landareak alda daitezke bertan, leku hotzetakoak zein epeletakoak. Helburu nagusia ahalik eta bildumarik handiena osatzea da, horrela jendeari orokorrean, eta baita ere lorazainei, ikasleei edo mintegietako adituei, ezagutzera emateko landareen munduko barietate aparta. Bestalde, espezie asko girora ezin hobeto moldatzen direnez, badago aukerarik espezie horiek erreproduzitu eta bilduma bereko materialak lortzeko.
Guneak:
- Haritz bilduma.
- Astigar bilduma.
- Mimosa bilduma.
- Landare mediterraneoen bilduma.
- Zumar eta intxaurrondoen bilduma.
- Mitre, gereziondo eta palmondoak.
- Txilar bilduma.
- Konifera bilduma.
Informazio gehiago
LANDARE BEREZIEN AZOKA
Pagoetako Parke Naturala ren helburu nagusienetako bat, inguruan ematen diren ohizko bizimoduen kontserbazio eta sustapenerako laguntza bat izatea da. Bide horretan, gure kultura eta ekonomiaren gakoetako bat den baserriaren etorkizuna, kalitatezko produktuak ekoiztu eta eskaintzean oinarritzen da.
2003. urtean Pagoetako Parke Naturala k azoka egitarau bat jarri zuen martxan, ekoizleek festa giro batean beraien produktuak plazaratu ditzaten. Etapa berri hau, urtean behin ospatzen den Landare Berezien Azoka rekin hasi dugu: landare eta lore aukera zabal bat eskaintzea du helburu, gure baratzetan, leihoetan eta lorategietan ezagutzen ez direnak, ingurumenarekin errespetuz jokatzen duen eskulangintzako jarduerak erabiliz bakarrik lortzen direnak.
Urtez urte azokara gerturatzen den jende kopurua gehitzen doa eta baita Euskal Herritik kanpoko bisitariena ere.
Informazio gehiago
Hondarribia- Cultura, Turismo, Gastronomía
Hondarribiko Hirigunea Historikoa
Senderismo y Deportes en general
Agenda Cultural, Fiestas y Tradiciones
Historia y Patrimonio Cultural
