Hondarribia- Cultura, Turismo, Gastronomía
Hondarribiko Hirigunea Historikoa
Senderismo y Deportes en general
Agenda Cultural, Fiestas y Tradiciones
Historia y Patrimonio Cultural
Hiria : Hondarribia
Hondarribia Forua jaso zuen Gipuzkoa ko bigarren hiribildua izan zen; hain zuzen, 1203an eman zioten, Donostia ren ondoren. Horrez gain, Gaztelako errege batek fundatutako Gipuzkoako lehen hiribildua izan zen. Hiribilduak - eta, geroago, hiriak - ezaugarri apartak zituen; besteak beste, kokapen estrategikoa zuen, gotorleku garrantzitsua zen, eta oso babes sistema eraginkorrak zituen.
Goiz Erdi Aroan gotortu zuten, baina XVI. mendeko lehen urteetan iritsi zitzaion goieneko aldia. Merkataritza eta arrantza jarduera handia zegoen, eta, horri esker, Gipuzkoako enklaberik garrantzitsuenetako bat izan zen Hondarribia .
Hainbat aldiz berregin behar izan zuten hirigune historikoa; alde batetik, suteen ondorioz (esate baterako, 1461eko eta 1498ko suteen ondorioz) eta, beste batetik, hondarribiarrek jasan behar izan zituzten setioen ondorioz. Horietatik, hauek eragin zuten suntsidurarik handiena: 1521, 1638, 1719 eta 1794ko setioek. Hain zuzen, azken horrek suntsitu zuen gotorleku errenazentisten zati handia, eta, horrez gain, Hondarribiak gotorleku izaera galtzea eragin zuen.
Gotortutako eremuak oinplano angeluzuzena du, bastida motakoa. Bertako kaleak harriztatuta daude, eta eraikin ederrez beteta; izan ere, burdin forjatuko balkoiak dituzte eraikin horiek, baita edertasun arkitektoniko handiko teilatu hegal zabal eta landuak ere. Muinoaren lekurik garaienean, Arma Plazaren ondoan, Karlos V.aren gaztelua dago, Erdi Aroko beste baten gainean eraikia; izan ere, oraindik ere ikus daitezke jatorrizko gaztelu haren zenbait aztarna.
Handik metro gutxira, Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Mariaren Parrokia Eliza dago, beste altxor gotiko bat, alegia.
Oinetxeak atal estu eta luzetan partzelatuta daude, Erdi Aroko hirigintzan ohikoa zen moduan. Antolamendu mota horrek eta unean-unean egindako zenbait aldaketak bere horretan iraun dute, esparru horretako ekialdean. Mendebaldean, berriz, partzelazio mota hori desagertu egin da. Izan ere, beste mota bateko eraikinak egin ziren, Manuel Manzano Monis arkitektoak ezarritako irizpideei jarraituta; irizpide horiek historizismo erregionalistan oinarrituta zeuden, fatxaden tratamenduari dagokionez.
Informazio gehiago
Monumentu Multzoa
Erreserbak eta bisitaldi gidatuak: Turismo Bulegoa. Xabier Ugarte kalea, 6.
Tf. Zk.: + 34 943 64 54 58
Fax Zk.: + 34 943 64 54 66
Hondarribia- Cultura, Turismo, Gastronomía
Hondarribiko Hirigunea Historikoa
Senderismo y Deportes en general
Agenda Cultural, Fiestas y Tradiciones
Historia y Patrimonio Cultural
