Garrantzizko lekuak / Zuloaga Jauregia - Torre Alta etxea

Hiria : Donostia - San Sebastián


Dorretxe zahar baten gainean eraikitako hiri jauregia da,  armarriduna. Hiru solairu ditu. Hiru isurialdeko estalkia zuburu zizelkatuetako teilatu hegal batean amaitzen da. Teilatu hegal horren amaieran, alboetan, harri landuko mentsulak daude, eta, horietatik, Pampinot kalera begira dagoena nabarmentzen da; izan ere, honako idazkun hau du: "Christu vincit Christus regnat Christus imperat".

Fatxada nagusia Kale Nagusira begira dago, eta, horretan, deigarria da baoen antolamenduaren konposizioaren erregulartasuna. Bigarren solairuaren erdian, Zuloaga familiaren armarria dago. Egungo eraikina XVII. mendean egin zen.

Udalak du eraikin horren jabetza, eta, bertan, udal artxibo historikoa eta liburutegia daude. Eraikin hori monumentu deklaratuta dago

Monumentu deklaratutako eraikina

Kale Nagusia, 8


Argazkiak Zuloaga Jauregia - Torre Alta etxea