Garrantzizko lekuak / Mugaretenea Etxea

Hiria : Hondarribia


Errenazimendu garaiko etxea, armarriduna. Exentua, familia bakarrekoa eta jabetza partikularrekoa. Etxeazpia eta bi solairu ditu.

Fatxada nagusia San Nikolas kalera begira dago, konposizio erregularrekoa da eta obaz apaindutako erlaitz batean amaitzen da; erlaitz horren ondoren, zuburu zizelkatuetako zurezko teilatu hegal bat dago. Fatxada horretan, armarri sinple bat ere ikus daiteke; horretan, zirkulu itxurako dorre bat dago.


Monumentu deklaratutako eraikina

San Nicolas Kalea, 2


Argazkiak Mugaretenea Etxea